Japonieraren begirunezko trataera

Japonierak begirunezko trataera konplexua du, keigo izenarekin ezagutzen dena (敬語, begirunezko hizkuntza). Tratamendu honen erabilera derrigorrezkoa da hainbat egoera ezberdinetan eta erabiltzen ohi dira gizarte-maila ezberdinen artean distantzia ezartzeko edota gertutasuna mugatzeko.

Sistema hau oso zabala da eta, oro har, ohorezko hizkera, apaltasunezko hizkera eta hizkera formala bereizten ditu. Errespetu maila adierazteko berezko hiztegi eta gramatika badu ere, hori ez da errespetua adierazteko era bakarra. Izan ere sistema honen barne sartuko litzateke ere ohorezko tratamendua eta apaindutako hizkera [1]. Ekialdeko Asian aurkitu daitezkeen ohorezko sistemen parekoa da; esaterako Koreerarenaren antzekoa da.

  1. (Ingelesez)Kibort, Anna. Respect. Grammatical Features.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search